XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

¡Noizpait!

¡Bi ilabete!.

¡Ezta gero auntzaren gaberdiko eztula!.

Gaur bi illabete ¡ta lau egun!, arratsaldeko bosteterdiak seiak aldera gure idazkolara eldu, ta gobernadorearen aginduz etxea siluz itxi bear zigutela esan zidaten ezkero, amaika aldiz entzuna naiz: ¡Asteartean irrtengo emen da berriro!.

¡Etzi kalean gera!.

¡Bai, bai, gauza egiña da!.

¡Gaur erabaki omen dute!.

Azkenik, atzokoa ben-benetan zala, ta bi illabete oetan beste ainbat aldiz bezela, zirriborro batzuek egiten aritua nazute.

¿Azalduko ote dira? Jainkoak bakarrik daki.

Ez bai lirake alperrik idatzitako lenengo lerroak.

Zuekanontz juango balitzaizkizuteke, jakin, giltzapetuak oi duten eran leio zirrikitutik sartutako eguzki izpi argiaren zori berri izan degula aspaldi ontan.

Gure maiteak estuasunik larrienetan zebiltzala jakiñik, gure ezin ezer egiñak amaika bider samindu gaitu.

Gure aldunak Madrid'en egindako lan sakon arrigarria ezin txalotuak bai gu erre, adiskideak.

Zta nola ez oraindik ere zigorraz zergatik ebain-ebain egin gaituzten ez baldin badakigu?.

Ez dakigu, egia esan, nori kalte egiten genion.

Gure iritziaren alde alegiña egiten genun noski, baña iñor iraindu gabe ustez.

Gu mutu geundela ikusi ditugu berriz, ementxe, Donostia'n bertan, lotsa gutxikin idatzitako orri nazkagarririk asko.

Ondo azia izatea naikoa zan, orri oiek ikutu utsarekin beatzak kiratsik zikiñena zeriotela nabaitzeko.

Ta oiek kalera,
ta gu mutu.

Zuaitz ostorik ere Jaunaren baimen gabe erortzen ez bada, gure mutualdi onek bere... zera izango zuan, bai, ta oraindañokoa alde batera utzi ta len baño ere kementsuago utzitako bideari eldu dezaiogun.

Goi-goien dago elburna,
beti gora begira,
atzekoak aztu,
ta ekin, ekin.

LUZEAR.